Ermuarrak 2016ko ‘Hiru Haundiak’ martxan nagusi

19.10.16
Gizartea

Larunbat honetan, ‘Hiru Haundiak’ Mendi martxa izan da gure inguruetatik eta Ermutik mendizale espedizio bat irten da hiru mendi gailurrak eta martxako 100km-ak betetzeko gogoekin. Zorionez edo zoritxarrez, mendizale ausart horiek martxaz gozatu eta sufritu dute, baina pentsamenduan helburu bakar batekin igaro dira, helmugara heltzea edo behintzat, erronka pertsonala modu onenean betetzea.

Aurten, 1400 partaide inguru aurkeztu izan dira ‘Hiru Haundiak’ Mendi martxako XX. edizioan. Horien guztien artean, ostiral iluntzean, 20 bat ermuar prest Ermutik irten eta dortsal bila abiatu ziren Araiarantz. Hainbat gizon eta hainbat emakume, sevillar, aragoitar, europar eta australiarren artean igaro dira gaueko 00.00etatik Ondategui herritik helmugarantz.

Bi urtean behin ospatzen den probarik gogorrenetarikoa dela esaten da, eta mendizale askoren egutegietan gorriz markatuta dagoen data izaten da ‘Hiru Haundiak’ martxa. 100 kilometrotako ibilbidea da, eta gehienez 24 ordutan bete beharrekoa. Ondateguin izan du irteera gauez, Gorbeiatik pasa eta egunsentian Anbototik igaro da, Aizkorriko gailurrera heldu eta helmuga Araia herrian izan du. Ibilbide gogorra, desnibel handikoa eta esfortzu handia eskatzen duen proba da, eta nola ez, Ermua presente izan da.

Neska-mutil talde horri esker, jai egun eder batez disfrutatzeko aukera izan genuen bertara hurbildu ginenok. Batzuk lehenago eta beste batzuk geroago, pixkanaka helmugaratu ziren eta beste batzuk bidean gelditu ziren arren,  denak pozik ‘Hiru Haundiak’ erronkan parte hartzeagatik. Jokin, Jon, Mikel, Ander, Olga, Eva, Pablo, Iñaki, Alex, Gorka, Asier, Maite, Richard, Vero, Jesús, Juan Fernando, José Ramón, Asier, Ion, Ana eta Unai Ermua eta Artarrai Mendi Taldearen izenean parte hartu dute, eta horiei guztiei denon partez Zorionak!

Eguneko argazki albumarekin uzten zaituztegu. (Argazkiak: Julen Rodriguez eta partaideen familia eta lagunak eskainitakoak).

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean