'Marina' zarzuela, ostiral honetan Ermua Antzokian

26.10.16
Ermua Antzokia

Camerata Lírica konpainia madrildarrak “Marina” zarzuela aurkeztuko du ostiral honetan Ermuan, “inoiz izan den opera espainiarrik ezagunena”, alegia.

Mikhail Studionovek eta Rodolfo Alberok zuzendutako ikuskizuna XIX mende erdialdean kokatzen da, Lloret de Marren, eta Jorge eta Marinaren arteko maitasun-irrika kontatzen du. Biak elkarrekin guztiz maiteminduta daude, baina sentitzen dutena aitortu ezinik bizi dira. Bien bitartean, Pascual agertzen da, eta bera ere Marinaren bihotzera iritsi nahian, egoera interesgarria sortzen da. Horrela, hiru protagonistek beraien bizitzei eman nahi dieten norabidea erabaki beharko dute.

Jatorrizko lana zarzuela gisa estreinatu zen 1855. urtean Madrilgo Zirkuko Antzokian, eta urte batzuk geroago, opera bezala agertu zen Errege Antzokian. Jatorrizko musika Emilio Arrietak konposatu zuen, eta egun ere bat-bateko musikak duen indarra mantentzen du, talentu eta dotorezia handiz idatzia izan baitzen. Horrela, “Marina” gehien antzeztu izan den opera espainiarra da.

Camerata Líricaren ikuskizunak 90 minutu inguruko iraupena du, eta ostiral honetan, urriak 28, 22:15etik aurrera antzeztuko da Ermua Antzokian.

Sarrerek 12 euro balio dute eta salgai daude Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako