Ingurumen-iraunkortasuna eta enpresa, Toki-Garapeneko Asteko bigarren eguneko gakoak

14.11.16
Ekonomi Sustapena

Jardunaldiak streaming bidez zuzenean eskainiko dira Udalaren webgunean

Toki-Garapeneko Astearen XI. edizioak ingurumen-iraunkortasuna eta enpresa izango ditu hizpide bihar, asteartea. Gaur astelehena jarri dira abian jardunaldiak, herritarren parte-hartzea ardatz hartuta, eta bihar eraginkortasun energetikoa eta ekonomia urdina izango dira, besteak beste, gai nagusiak.

Jardunaldiak 11:00etan hasiko dira ekimenean parte hartu nahi duten pertsona guztien izen-ematearekin. Gogorarazten dizuegu izen-ematea doakoa dela eta webgune honen bitartez egin daitekeela. 11:30ean, Carlos Totorika alkateak programari hasiera emango dio Izarra Centreko auditorioan, eta jarraian, 12:00etatik aurrera, IK Ingenieria enpresaren eskutik “Enpresaren eraginkortasun energetikoa eta ingurumenaren gaineko eragina” izeneko hitzaldia entzuteko aukera izango da.

Egunaren lehen zatia 13:45ean amaituko da, eta 15:00etan berrekingo zaio jardunari Ekonomia Urdinaren kontzeptua ezagutzeko tailerrarekin. Innobidek eskainiko du lau orduko iraupena izango duen ikastaroa, eraikineko laugarren solairuan. Horrekin amaitujo da Toki-Garapeneko Asteko bigarren eguna.

Gogorarazi nahi dizuegu ekimen guztiak zuzenean streaming bidez eskaintzen ditugula Udalaren webgune honetan.

Jardunaldien inguruko informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu programa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik