Imagen
Juanita Ibaibarriaga lehiaketak baditu garaileak
02.12.16
Euskara
Amaitu da Juanita Ibaibarriaga ipuin eta erreportaje lehiaketaren hogeita hirugarren edizioa, eta jada baditugu irabazle berriak. Beste behin, herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu dute, eta ugariak izan dira aurkeztu diren lanak.
Pasatu den ostegunean, abenduak 1, Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek gala egin zuten Ermua Antzokian, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Ekitaldia aprobetxatuz, lehiaketaren azken edizio honetako kategoria bakoitzeko saridunen berri eman zen bertan. Lehen Hezkuntzako irabazleetako bakoitzak 40 euroko saria jaso du; Bigarren Hezkuntzakoek, aldiz, 60 eurokoa. Honakoak suertatu dira garaile:
- LH 3. maila: Aimar Mandiola Izarra
- LH 4. maila: Axel Posada Ordoñez eta Uxue Ramon Campos
- LH 5. maila: Uxue Ballesteros Montero
- LH 6. maila: Libe Telleria Luengo Redondo, Firdawsa Azarkan Bigen Zatika eta Ibai Marcos
- DBH 1. maila: Iñaki Rodriguez Vazquez
- DBH 2. maila: Ziortza Gomez Gartzia eta Gaizka Perez del Rio
- DBH 3. maila: June Alonso
- DBH 4. maila: deialdia hutsik gelditu da
Zorionak irabazle guztiei! Jarraian sari banaketako argazkiak ikus ditzakezue.
Lotutako albisteak
Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin