Aldaketa asteburuko zine programazioan: 'Aliados' atzeratu egingo da

09.12.16
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiarenak ez diren arazoak direla eta, larunbaterako eta iganderako aurreikusitako “Aliados” filmaren proiekzioak datorren astera atzeratuko dira.

Horren ordez, asteburu honetan “Las Furias” film espainiarra eskainiko da. Miguel del Arco zuzendariaren azken lanak José Sacristán, Barbara Lennie, Carmen Machi, Emma Suárez eta Alberto San Juan aktoreak ditu, besteak beste, protagonista.

Ia 70 urte dituen emakumea da Marga, eta bere hiru seme-alabei familiaren udako etxea saldu nahi duela jakinarazi die, bidaia luze eta misteriotsu bat egin ahal izateko. Ahalik eta lasterren bertara joateko eskatzen die, salmenta baino lehen etxetik hartu nahi dituzten altzariak, oroitzapenak edota bestelako gauzak aukeratzeko. Guztiak etxean bilduko diren asteburua ezkontzeko aprobetxatzea proposatuko du Héctor anaia nagusiak. Hamabost urte daramatza emakume berarekin bizitzen, baina guztiek banandu egingo zirela pentsatzen zuten.

“Las Furias” larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da Ermua Antzokian. Gainerako programazioa albiste honetan azaldu genizuen moduan mantenduko da.

Jarraian, “Las Furias” filmaren trailerra ikus dezakezue:

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako