The Allnighters gasteiztarren kontzertua izango dugu larunbat honetan Ermuan

15.12.16
Kultura eta Gazteria

Rhythm and bluesa izango da protagonista larunbat arratsalde-iluntzean Lobiano Kulturgunean. The Allnighters talde gasteiztarrak kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera, euren “SoulfulRhythm&Blues” doinuak aurkezteko.

The Allnighters 1988ko uda beroan jaio zen, rhythm and blues deitzen den obsesioak jota zeuden bost lagunen eskutik. Hutsetik abiatu eta gogotik lan eginda, penintsulako erreferentziazko talde bihurtu zen 90. hamarkadan musika beltzaren arloan. Zuzeneko emanaldietan indar handiko taldea denez, milaka kilometro egin izan ditu, eta maila handiko musikariekin partekatu izan ditu agertokiak, estilo desberdineko hamaika musikarirekin, horien artean aipagarri, besteak beste, Wilko Johnson, Nine Below Zero, Barrence Withfield, Ian Dury, The Blues Brothers Band eta Eli Paperboy Reed.

The Allnighters Ermuan izango dira larunbat honetan 20:00etatik aurrera. Kontzertua Lobiano Kulturgunean izango da, eta sarrerak 8 euroren truke daude salgai aretoan bertan, BBKren kutxazainetan edota Kutxabanken webgunean.

Kontzerturako gogoa pizten joateko, gasteiztarren abesti bat uzten dizuegu, “Midnight Boogie”.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin