Zuhaitz bat erori eta auto ilarak eragin ditu VI. Mendeurrena kalean

12.01.17
Gizartea

Zuhaitz bat erori da gaur, osteguna, goizeko 08:50 inguruan Ermuko VI. Mendeurrena kaleko galtzadara. Ez da inor zauritu istripuaren ondorioz, eta suhiltzaileak bertaratu dira errepidea oztopoz libre uzteko.

Gertaera VI. Mendeurrena kaleko 19. zenbakiaren inguruan jazo da, kale hori eta Zubiaurre gurutzatzen diren puntutik hurbil. Zuhaitza aipatutako zenbakian dagoen txalet baten atarian kokatzen zen, eta aldapatik behera erori da, errepidea eta espaloia oztopatuz. Inguruko bizilagunek gertatutakoaren abisua eman diote Udaltzaingoari, eta udal brigada joan da bertara. 09:00 inguruan, suhiltzaileak ere jazoeraren lekura gerturatu dira.

Erorketaren ondorioz, ibilgailuen trafikoa etenda egon da bi noranzkoetan, eta ordu erdi inguruz auto ilarak sortu dira herriko gune horretan.

Suhiltzaileek zuhaitz-adarrak kendu dituzte errepidetik, eta erorketaren eraginez zintzilik gelditu den Iberdrolaren kable bat behar bezala kokatuta utzi dute. Gainera, Bizkaiko Suhiltzaileen arabera, ezbeharrak gas hodi bat kaltetu du. Zorionez, ez da pertsonarik zauritu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26