Varstiff materialaren aurkezpena egingo da Izarra Centren Euskadiko diseinatzaileentzat

25.01.17
Ekonomi Sustapena

Euskadiko Diseinugileen Elkarteak (EIDE delakoak) urteko Asanblada Orokorra egingo du bihar osteguna Ermuan, hain zuzen ere Izarra Centre eraikinean. EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinugile industrialak, grafikoak eta guneetakoak biltzen dituen elkarte profesionala da. Asanblada goizeko 10etatik eguerdiko 12etara bitartean egingo da.

Ondoren, hamabi t''erdietan, Textia Solutions, S.M. enpresa euskaldunak prestatu duen produktu berriena aurkeztuko dio gizarteari nahiz bertan bildutako ordezkariei. Produktu berriaren izena Varstiff da, malgua eta xaflakorra, etorkizunean oso erabilia eta arrakastatsua izan daitekeela uste dena. Jarraian tailer praktikoa egingo dute bildutako diseinatzaileek produktuaren ezaugarriak eta itxura ezagutzerik izan dezaten, baita ukitu, probatu eta eman diezaioketen erabilerak imajinatzen hasi ere, Varstiff produktuak ez baitu mugarik. Tailer honetarako material berri hainbat garatu dituzte, aukera, formak eta ekarri ditzakeen konponbideak erakusteko.

Carlos Totorika alkateak EIDEren asanbladara biltzen direnei harrena egin eta ongi etorria emango die. Izarra Centre eraikina eta azpiegitura egitearen arrazoiak eta dituen helburuak labur-labur azalduko dizkie. Izarra Erkidegoaren erdian dago, Euskadiko hiru hiriburuetatik distantzia paretsura, hurbil eta oso ondo komunikatua autobideari esker. Ermuak enpresa berritzaileetan duen partaidetza ere aipatuko du.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik