Su Ta Garrek bere alderik goxoena erakutsiko du ostiralean Ermuan

25.01.17
Ermua Antzokia

“Maitasunari pasioa” da Su Ta Gar talde eibartarraren azken lanaren izena. Bere nortasuna galdu gabe, heavy/rock laukoteak oso disko sentibera eta intimoa kaleratu du, maitasuna eta pasioa ardatz hartuta, eta ostiral honetan akustikoan aurkeztuko dute Ermua Antzokian.

Abesti berriak ez dira maitasun kanta arruntak. Maitatzeko era ezberdinei buruzko abestiak dira: utzi gaituzten pertsonekiko maitasuna, familiarekikoa, lagunekikoa, Euskal Herriarekiko, naturarekikoa... eta guzti horren gainetik pasioak duen garrantziaz mintzatzen dira. Taldeak azaldu duen moduan, disko guztietan sortu dituzte mota horretako abestiak, eta beti harrera oso ona izan dute. “Disko hau egiteko momentua zela sentitu genuen, zerbait ezberdina egitea behar genuen eta gogotsu geunden”.

“Maitasunari pasioa” aurkezteko kontzertua, beraz, ikuskizun intimoa, pasioz eta sentsibilitatez betea izango da, baina aldi berean, baita dinamikoa eta kementsua ere. Aurreko diskoetako baladak ere ez dira faltako gipuzkoarren show akustiko berezi horretan.

Kontzertua ostiral honetan 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Su Ta Garren azken laneko abesti batekin uzten zaituztegu, “Bazoaz”.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako