'Jainko Basatia' antzezlana estreinatuko du Txalo produkzioak Ermua Antzokian

01.02.17
Ermua Antzokia

Txalo produkzioak ‘Jainko Basatia’ antzezlana dakarkigu Ermua Antzokira aste honetan. Antzezpena ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurretik eros dezakegu Kutxabank entitateren webgunean, bere orotariko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean eta baita ere ikuskizuna hasi artean takilan bertan. Aktoreak Aitziber Garmendia, Mikel Losada ermuarra, Tessa Andonegi eta Andoni Agirregomezkorta dira, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean. Emanaldiak laurogeita hamar minutu irauten ditu eta euskara hutsean da.

Jainko Basatia’ komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.

Yasmina Reza idazle frantziarraren ‘Le Dieu du Carnage’ jatorrizko eleberri eta antzezlanean oinarrituriko euskarazko bertsioa da, estreinatu berri dagoena. Frantzian ez ezik Londonen, New Yorken eta ‘Un dios salvaje’ tituluarekin Espainiako antzeztokietan ospea bereganatu duen antzerki-lana ikusgai izanen dugu. Martin Agirrek euskaratu testua.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako