Maila guztietarako argazkilaritza ikastaroak Lobiano Kulturgunean

06.02.17
Kultura eta Gazteria

Kultura sailak Lobiano Kulturgunean otsailetik apirilera bitartean eskainiko diren bi argazkilaritza ikastaro berri aurkeztu ditu. Izena emateko epea gaur astelehena hasiko da, eta zabalik egongo da plaza guztiak bete arte.

Tailerrak mailaren arabera daude banatuta: lehenengoa oinarrizko mailako argazkilaritza ikastaroa izango da, arlo honetan lehenengo pausoak eman nahi dituzten pertsonei zuzenduta; bigarrena, aldiz, maila aurreratukoa izango da. Bi ikastaroak Aixer Fotografia dendako Asier Casas argazkilariak eskainiko ditu.

Hona hemen bi tailerrak:

  • Oinarrizko argazkilaritza
    • Otsailaren 13tik apirilaren 10era
    • Astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara
    • Lobiano Kulturguneko Antzerki Aretoan
  • Argazkilaritza aurreratua
    • Otsailaren 15etik apirilaren 12ra
    • Asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara
    • Lobiano Kulturguneko Tailerren Aretoan

Ikastaroak herritar guztientzat zabalik daude, eta parte hartzen duen pertsona bakoitzak reflex kamera digitala eraman beharko du saioetara.

Izen-emateei dagokienez, prezio orokorra 27 eurokoa da, baina ikasleen, Gazte Txartela dutenen eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonen kasuan, hala dela ziurtagiria aurkeztuta, deskontua egingo zaie eta 18 euro ordainduko dituzte. Izen-emateak Lobiano Kulturgunean bertan egin daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian