Kazolatxoen VII. lehiaketa gauzatuko astelehenetik eta igandera bitartean

10.03.17
Gizartea

Ermuan kazolatxoen zazpigarren lehiaketa gauzatuko da datorren astean zehar, astelehenenan hasi eta igandera bitartean. Lehiaketa Lobiano Gastronomia elkarteak antolatu du eta martxoaren 13ko astelehenetik martxoaren 19ko igandera bitartean jokatuko da. Zazpigarren edizio honetan 29 ostalarik eman dute izena parte hartzeko, iaz baino bost gehiaago. Kazolatxoak 1,50 eurotan salduko dizkigute kontsumitzaileoi, bakoitzak bere ohiko ordutegian. Partaideen zerrenda eta bakoitzaren proposamena Lobiano elkarteak argitaratu duen bi orrikoan jasota dago. Argitalpen horretan parte hartzaileen proposamen bakoitzaren argazkia, osagaien deskripzioa eta kazolatxoari jarritako izena adierazten dira. Pentsatuaz bakarrik, ahoa listuz betetzen zaigu eta sabela orruka hasi. Usai gozo-gozoa sentitzen hasten da, herri guztian barrrena.

Epaimahai teknikoa establezimenduetatik pasako da asteko egun batean bere erabakia hartu eta irabazleak aukeratzeko. Irabazleei sariak eta diplomak entregatuko zaizkie. Gastronomi Jardunaldiak antolatzen dituen Lobiano Elkarteak, jarduera herriko udalaren laguntza jaso du. Lehiaketaren nondik norakoak Lobiano Gastronomi Elkarteak Facebook sare sozialean duen orrian jarraitu ahal izango dira zehaztasun osoz.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26