Elkartasunerako deia, herriko odol-emaile guztientzat

15.03.17
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) odola emateko saioa antolatu du bihar ostegunerako, martxoaren  16rako. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak unitate mugikorra ekarriko du Ermura, San Inazio auzoan aspaldi izan genuen anbulategi zaharraren aurrera, eta bi txanda izango ditugu aukeran.

Goizeko txanda 09:15ean hasiko, eta 14:00ak arte zabalik eta jardunean mantenduko da. Gainera, arratsaldez odola eman nahi duten pertsonek 16:30etik 21:00etara aukera izango dute elkarteko egoitzaren aurrean, Bizkaia Etorbidean, dagoen unitate mugikorrera gerturatzeko.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baititugu eskuko telefonoetan eta ordenagailuan. Eta baita jarduerak iragartzeko herrian erabiltzen diren puntuetan jarritako kartelak direla medio.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean