‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaldi saio berria

05.04.17
Udal Liburutegia

Gainera, jada badugu martxoko dedikatutako komikiaren irabazlea

Larunbat honetan, apirilak 8, Ermuko udal liburutegiak antolatzen dituen Story Time ingelesezko ipuin kontaldien laugarren saioa izango dugu.

Storytelling from aroung the world du izena kontaldiak, eta 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago.

Language Schoolek burutuko du kontaketa, eta jarduera hori liburutegiak asteburuetarako antolatu duen ekintza egitarau bereziaren barne dago. Programaren helburua bikoitza da: batetik, ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea; eta bestetik, umeen ingelesezko hizkuntza gaitasunak hobetzea.

Ekimena Lobiano Kultur Gunean izango da 17:30etik aurrera, eta sarrera doakoa da. Dena dela, gogorarazten dizuegu plazak mugatuak direla saioan isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatu ahal izateko. Horregatik, etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen da.

Dedikatutako komikiaren zozketako irabazlea

Udal liburutegiak erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko lanetan dihardu, eta komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean, egileek dedikatutako obrak zozketatzen ditu hilero.

Martxoko zozketaren irabazlea Maider Mojón izan da, eta Agustín Comotto komikilariak berak eskainitako 155. Simón Radowitzky liburua jaso du.

Maiatzaren bian izango da aurtengo kanpainako azkenengo zozketa, eta apirilean komikiak maileguan hartzen dituzten guztien artean egingo da.

Liburutegiko sarreran dagoen komiki berrien erakusketarekin, ikastetxe eta institutuen ikasleei zuzendutako komikiak irakurtzen hasteko tailerrekin eta komikien ilustrazio tailerrekin osatzen du liburutegiak nobela grafikoen irakurketa bultzatzeko antolatutako egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez