Errefuxiatuen aldeko martxa Gernikara

25.04.17
Gizartea

Ermuan dugun Nazioarteko Kooperazio eta Elkartasun Kontseiluak dei egiten digu herritarroi dezagun apirilaren 29ko larunbatean gerratik ihesi babes bila datozen errefuxiatuen aldeko Martxan parte har dezagun, bidali duten oharrean jasotzen denez. Antolatzaileek bi orrikoa argitaratu dute, programa eta horren inguruko testuingurua zabaltzeko xedez. Kontseiluak autobusa antolatu du Ermutik Munitibar herrira joateko, non Markina eta Lekeitiotik datozen pertsonekin bat egitea espero duten. Inork edozein arrazoi dela medio autobusez jarraitu nahi badu, aukera izango du, azken kilometroa gainerakoekin betez. Nahi duten eta gaua pasatzera gelditzen ez diren ermuar guztiek, autobusean bueltatuko dira gure herrira eta etxera.

Ekimenarekin bat egiten dutela agerian jarriko duten martxa ugari aterako dira Euskadiko herri askotatik. Guztien jomuga Gernika izango da, egunotan hori eta beste euskal herri batzuk suntsitu zituen bonbardaketaren 80 urteurrena betetzen delako. 1937an totalitarismo faxistak Gernika eta beste udalerri bonbardatu eta milaka errefuxiatu eragin zituen. Laurogei urte geroago, begien aurrean ditugu interes geopolitiko edo ekonomikoek eragindako gatazka armatuen ondorio zuzena diren jendearen lekualdaketak. Gerratik ihesi doazen lagunekin batera, miseria saihestu nahian beren sorlekuak uzten dituztenak ere badatoz . Gure herri eta hirietara iritsi nahi dute, helburu bakarra bizimodu duina eramatea eta bakean bizitzeko leku bat topatzea dutelarik.

Hori horrela, gerra eta pobreziari iskin egin egiteko asmoz gurera datozkigunei harrera egiteko dagoen borondatea agerian jartzeko antolatu izan da Gernikarainoko martxa. Pertsona asko izango dira beren herrietatik Gernikarantz abiatuko direnak, oinez nahiz garraio publikoz. Gernikan elkartasun jarduerak, tailerrak, musika kontzertuak, zine emanaldiak eta abar… izango dira egun oso horretan zehar eta baita, gauez ere.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean