‘Héroes’ antzezlana ostiral honetan iritsiko da Ermua Antzokira

26.04.17
Ermua Antzokia

Henrik hanka bat elbarrituta dauka, Gustavek agorafobia du eta Philippek zorabioak ditu burmuinean sartuta daukan metraila zati baten ondorioz. Hirurak gerrako beteranoak dira, eta euren azken egunak igarotzen ari dira ospitale militar batean. Bertan, ahaztutako kanpaina militarren inguruko hitzezko liskarretan sartzen, Madeleine serora kritikatzen eta euren bizitzaren inguruko gogoetak egiten ematen dituzte egunak. Adiskidetasuna tentsio bihurtzen da, ordea, Gustavek ihes egiteko plan bat proposatzen duenean...

Gérald Sibleyras autorearen komedia barregarri eta zirraragarria da Héroes. Txalo eta Pentación ekoiztetxeen antzezlana Tamzin Townsend zuzendari ingelesaren eskutik dator, eta Luis Varela (Henri), Iñaki Miramón (Philippe) eta Juan Gea (Gustave) aktoreak ditu protagonista. Obra azkar bezain burugabe honetan, desioak eta errealitateak uztartzen dira, eta komediak eta absurdoak bat egiten dute.

Antzezlana abuztuaren 12an estreinatu zen Avilésen (Asturias), eta harrezkero kritika bikainak jaso ditu. Ostiral honetan, apirilak 28, Ermua Antzokian ikusteko aukera izango dugu 22:15etik aurrera. Ikuskizunak 90 minutu inguruko iraupena du.

Sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako