Amaitu dira gazteentzako irakurketa klubak liburutegian

19.05.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak amaitutzat eman ditu ikasturte honetako gaztetxoentzako bi  irakurketa klubak, paperekoa eta digitala, alegia.

Irakurketa klub horiek irakurketaz euskaraz nahiz gazteleraz eta bi euskarrietan gozatzen duten 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek osatu dituzte. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri dituzte, ondoren guztion artean komentatzeko. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza mota batzuk ere egin dituzte. Saio guztiak Onintze Goitiz idazleak dinamizatu ditu.

Paperean irakurtzen duten irakurketa klubeko partaideak hilero asteazken batean batu dira, eta irakurritako eta komentatutako liburuak ondorengo hauek izan dira:

  • Jolas egiteko ipuinak - Gianni Rodari
  • Puzkertin -Xabier Mendiguren
  • El principito - Antoine de Saint-Exupéry
  • Tximeletrak -  Xabier Olaso
  • Denboraren makina - Alaitz Olaizola
  • Hilda y el trol - Luke Pearson
  • Eskubeltz taldearen abenturak - Hans Jurgen Press
  • Beldarren hegaldia - Irati Bediaga

Maiatzaren 17an, asteazkena, Irati Bediaga idazleak irakurketa klub honetako azkenengo saioan parte hartu zuen.

Irakurketa klub digitaleko partaideek liburutegiak mailegatzen dizkien tabletak erabili dituzte. Hilero larunbat batean batu dira eta irakurketak saioan bertan egin dituzte, irakurketarako erabiltzen diren euskarri teknologikoez eta ikus-entzunezko esperientziaz gozatuz. Irakurketak deskarga fidagarria eta legala eskaintzen duen eLiburutegia plataformatik deskargatu dira.

Ekintza horiek doakoak dira, baina plaza mugatuak dituzte; ondorioz, parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da.

Irailean irakurketa klubetako denboraldi berria hasiko da. Interesa izanez gero, liburutegitik pasa zaitezke, 943 17 92 12 telefonora deitu edo e-mail bat bidali zure datuekin biblioteca@udalermua.net helbidera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez