Lobianon ikusgai jarri du Pintura Eskolak ikasleen lan-bilduma

05.06.17
Kultura eta Gazteria

Ekainaren 1etik 15era bitartean, Udal Margo Eskolako ikasleek amaitu berri duten kurtsoko azken hiruhilekoan zehar egindako lanak ikusteko aukera izango da Lobiano Kultur Gunean.

Udal Margo Eskolak berak antolatu du erakusketa, eta egunero, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12etatik 14etara bisitatu dezakegu. Sarrera librea eta doakoa da.

Datorren ikasturterako izen-ematea zabalik dago

‘Irazki’ eskolako begiraleek ezagutzera eman dutenez 2017-2018 ikasturterako izen-emateak irekita dituzte, 4 urtetik gorako pertsona guztientzat. Argibide gehiago jasotzeko edo izena emateko interesdunek Lobianotik –3. pisuan dagoen pintura eskolako gelatik- pasa daitezke astelehenetik ostiralera, arratseko 3etatik 8etara bitartean. Goizez besterik ezin badute, Lobiano sarreran dauden lankideei telefono zenbakia utzi eta irakasleek insteresdunari arratsaldean deituko diote, ordutegi, talde, funtzionamendu modu eta gainerakoei buruzko azalpenak emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian