Badugu 2017ko Santixauetarako kartela

09.06.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko Santixau jaietako kartel lehiaketako epaimahaiak jada aukeratu du aurtengo edizioko garailea. Rubén Lucas García Torreaguerako (Murtzia) bizilagunaren obra izan da irabazlea. Sari horri esker, hilabete barru hasiko diren jaiak iragarri eta bertako irudi izateko aukera eskuratu du.

Guztira 14 lan aurkeztu dira aurten kartel lehiaketara, eta epaimahaiak lanik onenak hautatu ostean, Jai Batzordea osatzen duten pertsonek aukeratu dute obra irabazlea pasatu den ekainaren 7an egindako batzarrean.

Hori horrela, Rubén Lucas autoreak 600 euroko saria jaso du bere lanari esker. Ez da artista murtziarrak gure lehiaketetan parte hartzen duen lehenengo aldia: 2016. urtean Martxoaren 8ko kartel lehiaketako garailea izan zen “Kontzeptuak” obrarekin.

2017ko Santixauetarako aurkeztu duen proposamenari dagokionez, Rubén Lucasek ordenagailuz egindako irudi bat aurkezten digu. Bertan, fondo zuriaren gainean, kolore anitzeko olatu bat ageri da, musikaren eta berdintasunaren sinboloak erakusten dituena, besteak beste. Ermuko kupula tradizionalei ere tartea eskaintzen die –Udaletxea eta Santiago eliza-.

Kartel osoa albiste honen amaieran ikus daiteke.

Aurtengo Santixau jaiak uztailaren 24tik 27ra bitartean ospatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian