Bozkatu al duzu zure pintxo gustukoena? Parte hartzeak saria izan dezake

15.06.17
Gizartea

Ermuko XVII. Jardunaldi Gastronomikoek aurrera jarraitzen dute, eta martxan da, era berean, ostalarien pintxo lehiaketa ere. Guztira 31 taberna eta jatetxek parte hartzen dute Ermuko urteroko txapelketan –Simon taberna partaide gisa agertzen den arren, azkenean lehiaketari uko egitea erabaki du-. Epaimahaiak jada bisitatu ditu parte hartzen duten establezimendu guztiak, lehiakideek ardura handiz prestatutako mokadu bereziak dastatu ahal izateko.

Gaur osteguna, epaimahaia osatzen duten pertsonak (Josu Mugerza, Elgoibarko Belaustegi jatetxetik, Koldo Kortabitarte, Durangoko Kobika jatetxetik, Josema Azpeitia, Ondojan aldizkaritik, eta antolakuntzako kide bat) finalista izendatuko dituzten 12 establezimenduetara joango dira, eta aurtengo irabazlea aukeratuko dute. Garaileak El Corte Inglesek babestutako erosketa txekeak eta, Estrella Galiciak babestuta, egilearen pisua garagardotan jasoko du.

Epaimahaiaren sariaz gain, herritarrek ere badute aukera euren pintxo gustukoena hautatzeko. Nola? Honako pauso errazak jarraituz:

  1. Probatu itzazu parte hartzen duten ostalariek prestatutako pintxoak, euren ohiko ordutegian, 1,50 euroren truke.
  2. Sar zaitez Ermuko Udalaren webgunean, eta egin klik orrialdearen goiko aldean agertzen den pintxo lehiaketaren irudian.
  3. Bete ezazu pantailan agertuko zaizun inkesta, eta listo!

Inkesta abian egongo da ostiraleko 24:00ak arte. Gainera, bozkaketan parte hartzen duten pertsona guztien aurrean Agfa markako kirol kamera bat zozketatuko da, Esanline telefonia eta zuntz optiko operadoreak eskainita. Esanline Jardunaldi Gastronomikoetako babesleetako bat da, Ermuko Udalarekin eta Laboralkutxarekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean