Osasun mentaleko zentroen sareak kirol eta gizarte jaia ospatu du Ermuan

16.06.17
Gizartea

Manuene taldea txapela jantzi du gaur Ermua, Euskadiko Osasun mentaleko sareak urtero antolatzen du areto-futboleko finala irabazi eta gero. Taldea 3 eta 2ko markagiluaz bukatu du partida hori, Lehenak taldean mendean hartu eta gero. Ligaxka horretako XXI. edizioko partida finala jokatu da gaur Ermuan, M. Angel Blanco udal kiroldegiko pistan. Ekitaldia Osakidetzako Osasun mentaleko Bizkaiko eta Arabako zentroen sareek antolatu dute, Aita Menniko kirol taldearekin; San Juan de Dios elkarteko anaiekin, Argia Fundazioarekin, eta ‘Avifes’ Bizkaiko familien elkartearekin batera. Antolatzaileek Athletic-en, Herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen (EMOE), Eroskiren, Ermuko Udalaren eta Udal Kirol Erakundearen laguntza jaso dutelarik.

Ligaxka horretan 13 talde aritzen dira, hain zuzen ere ondorengo hauek: Aita Menni; Argia, Barakaldo, Bilbao, Durango, Eragintza, Ermua, Gorantza, Lehenak, Manuene, San Juan de Dios, Gasteiz eta Zamudio. Ordu batetan sari banaketa egin da eta, horretan, besteak beste,  herriko alkate, Carlos Totorika izan da, Gizarte-Ongizateko Jose Luis Araujo eta Kirol alorreko Jose Ramon Gombau zinegotziekin batera. Ordu bi eta erdiaetatik, guztiek elkarrekin bazkaltzen ari dira udal merkatuko eraikinean. Horretan, hainbat opari zozketatuko dira, parte-hartzaileen artean.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26