Imagen
San Juan Sua ostiral honetan piztuko da Ermuan
22.06.17
Gizartea
Euskal Birusa elkarteak eta Txindurri txistu eta dantza taldeak elkarlanean antolatu dute beste behin San Juan Sua. Ospakizuna ostiral honetan izango da, ekainak 23, 22:00etatik aurrera Ermuko Orbe Kardinala plazan.
Udaren hasiera ospatzeko, Txindurri taldeak sua piztuko du plazan eta Akelarrea antzeztuko du haren inguruan. Gainera, haur eta helduentzako irrintzi lehiaketa izango da, San Juan kantua abestuko da eta korru-dantzak egingo dira.
Festak 23:30ean jarraituko du, suzko zezena izango baitugu plazan.
Festa arduraz ospatzeko aholkuak
Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze Zerbitzuak informazio kartel bat eratu du San Juan gaua segurtasun osoz gozatu ahal izateko. Bizkaiko suhiltzaileen arabera, honakoak dira jarraitu beharreko pausoak:
- Sua egin aurretik:
- Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren linea edo landaredi altutatik urrun kokatu sua; gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago.
- Sua hedatu ez dadin, garbi eduki pilaketaren ingurua.
- Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi behar izatea. Gozatu gauaz arriskurik gabe.
- Sua piztuta dagoen bitartean:
- Sua pizteko ez erabili likido sukoirik, alkohola edo gasolina bezalakoak.
- Ez bota piroteknia-objekturik sutara edo haren inguruan, ezta spray, ontzi, zabor edo plastikorik ere, ke toxikoak sor baititzakete.
- Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.
- Mangera bat, sua jotzekoak edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan badaezpada.
- Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik geratzen, ura, harea zein lurra erabiliz horretarako.
- Errez gero:
- Azala erre den partea uraz busti berehala 15 minutuko tartean.
- Hasieran, ez jarri pomadarik ez desinfektagarririk.
- Erredura sakona edo zabala bada, deitu SOS Deiak 112 zerbitzura, eta eraman zauritua osasun-zentro batera, erretako aldea airean utzita edo serumetan bustitako gaza esteril batez estalita.
Lotutako albisteak
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Mantxibar-Oterreko eta Urkoko plan bereziek parte-hartze prozesua izango dute, herritarren ekarpenak jasotzeko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan