Atletismoko jauzi erakustaldia egingo dute Sallabenteko jaietan

30.06.17
Gizartea

Sallabenteko jai egitarauaren baitan atletismoko jauzi erakustaldia iragarrita dago uztailaren 9ko iganderako, non azken boladako euskal atleta onenak bilduko diren. Erakustaldia herriko Atletismo Taldeak eta Antonio Cid entrenatzaileak antolatu dute. Cidek erakustaldia ez galtzeko gomendio luzatu digu, “dibertitzeaz gain atletismoa puri-purian ikusi ahal izango dugulako, modu ikusgarrian eta ohikoa ez den formatuan”. Atletismoa telebistan ikusi ohi dugu, normalean, pantaila txikian espezialitate batzuen ikusgarritasun eta dotorezia antzeman eta gozatu ezin izaten dugularik, jauzien kasuan, esaterako.

Sallabenten luzera-jauzia eta jauzi-hirukoitza zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Horrelakoak TBan, ezer gutxi direla ematen dute, txikiak. Errealitatea aldiz, oso bestelakoa da. Sallabenten ikusgarritasuna bermatua dago, zuzenean ikusterik izango baitugu. Gauza interesgarria izango da baita ere, pertika-jauzia egingo baitute. Atletek 4, 5 edo 6 metrora izango den listoiaren gainetik pasako dira, etxebizitza baten bigarren pisuaren pareko altueratik.

Sallabentera estatuan sari gehienak irabazi dituztenetatik bi etorriko zaizkigu, biak olinpiada nahiz munduko txapelketatan parte hartutakoak dira. Donostiako Naroa Agirre eta Santurtziko Montxu Miranda dira, kirolean izandako ibilbideagatik omenaldia jasoko dutenak. Biek Espainiako errekorra dute pertika-jauzian. Goi mailako kirolariak, beraz. Ez ezazue galdu. Ez diezazutela kontatu. Etorri!

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26