'Udako minimarket': aukeren-azoka merkatu plazan, ostegunetik larunbatera
Ermuko dendek deskontu eta eskaintzak eskainiko dituzte aste hinetako hiru egunez, ostegunetik zapatura bitartean. Hiru egun horietan aukerako produktuen azoka izango da Ermuko dendetan udako generoari irteera emateko xedez. EMOEk, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailaren laguntzarekin, uztailaren 20tik 22ra bitartean gauzatuko den aukerako produkten ‘Udako minimarket’ lelopeko azoka antolatu du. Denboraldiko produktuak aukeran merkatu plazako eraikinean eskainiko dira.
Azoka horretara, esan bezala, herriko hainbat establezimendu bilduko dira. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Gauzak, Angela, Oh, la, la! Kokko, Izarbi, Cocoliso, Mañekoazpi, Sagardui, Arinka eta ‘Sporti’ zentroa.
Ostegun eta ostiralean goizeko eta arratseko ordutegia izango da; 10etatik ordu 1eta erdietara eta 5etatik 8etara, hain zuzen ere. Larunbatean bakarrrik goizez irekiko dute, esandako orduetan. EMOE elkarteak lehen bi egunetan 30 euroko erosketa-taloia zozkatuko du, bezeroen artean.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan