Playback lehiaketarekin amaituko dira txarangen arteko jokoak

21.07.17
Kultura eta Gazteria

Play-back lehiaketak itxiko du gaur koadrilen arteko aurtengo jolasak. Lehiaketa gaur gauean jokatuko da, gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Epaimahaiak berriz ere Eibartik etorritako gazteek osatuko dute eta bozketa bi egingo ditu. Lehenengoan hiru talde aukeratuko ditu finalerako, eta bigarrenez lanean ikusi eta gero, irabazlea eta finalisten ordena adieraziko du.

Aurtengoan jolasetan garaile izateko aukera laupabost koadrilek dute, orain arte jokatu eta bildutako emaitzen arabera. Sailkapen orokorrean jasotzen denaren arabera zortzi jolas burutu ondoren, lehen postuan ‘Txepetxak’ ditugu 255 punturekin. Bigarren eta hirugarren ‘Parrandazaleak’ eta ‘Gogaikarriak’ daude, hurrenez hurren, 238 eta 232 izanik. Laugarren ‘Inurri Garaiezinak’ dira 224 puntu lortuta.

Azken urteetako lan txukunaren harira, Antzerki Taldeko kideek gala aurkeztu eta dinamizatuko dute berriz ere.

Segidan, astean zehar jokatutako proben argazkiak uzten dizkizuegu bilduma batean.

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian