Estreinako zortzi filma kalean ikusteko aukera izango, udako zortzi gauetan

01.08.17
Kultura eta Gazteria

Hilabete berria hasi dugu, udako eta oporretako nagusiena. Abuztuak udako eta kaleko zine edizio berria dakarkigu. Udal kultura sailak titulu erakargarriz beteriko proposamena prestatu digu, datozen bost asteetan gozatzeko. Zinerik on eta berriena ikusteko parada izanen dugu plazan, edozein arrazoi medio dela herrian geratzen garen guztiontzat, eta doan. Proposamen interesgarriak genero anitzak biltzen ditu, guztion gustuak asetzeko modukoa.

Proiekzioak bihar –abuztuak 2an- hasiko dira eta astero –abuztuaren 14ko salbuespenarekin- astelehen eta asteazkenetan egingo dira, gaueko 10etatn hasita. Herriko plaza izanen da proiekzio gunea ateri badago eta Santiago elizako arkupea euria eginen duen egunetan.

Lehen filma Juan antonio Bayonak zuzenduriko ‘Un monstruo viene a verme’ titulua izango da.

Horren ondoren eta kronologikoki adierazita abuztuaren 30era bitartean ikusi ahal izango dugunak ondokoak dira: “Trolls”, “El hombre de las mil caras”, “Rogue One: Una historia de Star Wars”, “Aliados”, “Vaiana”, “Los del túnel” y “La ciudad de las estrellas: La la Land”.

Eskaintza zabala, titulu berriez eta genero desberdinez osaturikoa: thrillerrak, marrazki bizidunak, abenturak, zientzia fikzioa, eta abar… lagun edo familiartean ikusi eta gozatzeko. Filmaren erdiak adin guztientzako aproposak dira, bi 7 urtetik gorakoentzat eta beste 2ak 12 urtetik aurrerakoentzat.

Jarraian programazioaren xehetasuna duzue; zein egun eta titulua dagokion zehaztuta:

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian