Atxagaren 'La declaración de Guillermo' testua oinarri duen antzezpena Antzokian ikusgai

27.09.17
Ermua Antzokia

Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak ‘La Declaración de Guillermo’ izeneko muntaia aurkeztuko digu aste honetako ostiral gauean Antzokian, 22,15etatik aurrera. Antzezleak Bernardo Atxagaren testua oinarri hartuta egin duen moldaketa aurkeztera eta antzeztera datorkigu. Obrak immigrazioaren eta horren inguruabarren gauzak modu intimista batean adieraziz. Testu moldaketa Gurrutxagak berak egin du eta zuzendaritza Susana Soletok. Musikaz Fran Lasuan arduratu da eta jantziak Charo Martínezek prestatutakoak dira. Sarrerak 8 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude Lobianon eta Kutxabank entitateko orotariko kutxazainetan eta bere webgunean eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan. Antzezlanak berrogeita bost minutu irauten du.

Sinopsia

‘La Declaración de Guillermo’ izenburuko obrak bi etorkinen istorioa kontatzen digu, hain zuzen ere 1960ko hamarkada hondarrean Cordobako Rute herritik Euskal herrira lantegi batera lan egitera etorritako Guillermo eta Peperen istorioa.

Guillermoren bakarrizketak bi lagunen nondik norakoak ekarriko dizkigu, kitarra, abesti eta oroitzapenekin, Euskal herrian aurkitutako leku eta pertsonaiekin, istorio xamur, hunkigarri eta gertukoa eskainiz. Giza sentimenduak beti direlako gertukoak, datozen lekutik datozela.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako