Azken egunak liburutegiko jardueretan izena emateko

02.10.17
Udal Liburutegia

Urrian sartu berri gara, eta hilabete berriarekin batera, Ermuko udal liburutegiak irakurketa bultzatzeko antolatu dituen jarduerak hastear dira. Adin guztietara zuzendutako ekimenak dira, eta gehienak ikastaro osoan zehar garatuko dira, hau da, maiatzera arte. Hizkuntza ezberdinetako mintzapraktika taldeetan, irakurketa klubetan edota idazkera eta poesia tailerretan parte hartuko duten pertsonak laster hasiko dira biltzen, astero, hilero edo bi hiletik behin.

Jarduera gehienetan izena emateko epea zabalik dago larunbatera arte, urriak 7, baina helduentzako irakurketa kluben kasuan, lehenengo saioak aste honetan bertan izango dira. Gainontzeko ekimenei dagokienez, onartutako pertsonen zerrendak hilaren 10ean, asteartea, argitaratuko dira liburutegiaren mikrositean.

Azkenengo plazak

Jarduera gehienetan eskainitako plaza guztiak bete dira jada; zenbait kasutan, gainera, plaza baino eskaera gehiago jaso dira. Dena dela, honako hiru ekintzetarako oraindik badaude tokiak libre:

Aipatutako hiru jardueretako edozeinetan izena eman nahi izanez gero, 943 17 92 12 telefono zenbakira deitu, biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzi edo liburutegira bertara jo daiteke izen-abizenak, telefonoa eta bazkide txartelaren zenbakia emanez.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte