Beldur Barik protagonista Nahita aldizkariaren 32. zenbakian
Ermuko Emakumeen Topalekuak Nahita aldizkariaren zenbaki berria argitaratu du, 2017. urte honetako azkenengoa, eta Beldur Barik lehiaketa-jaialdia dakar portadan. Izan ere, ekimen honen zortzigarren edizioa abian da jada, eta azaroaren 23an festa bat ospatuko da Ermuan lehiaketan parte hartzen duten pertsonekin.
Bestalde, 32. zenbaki honetako erreportaje nagusia emakumezkoen eiakulazioaren inguruan mintzatzen da, gizarteak gai honen inguruan dakienaz eta ez dakienaz, sarritan tabu gisa hartu izan den gaia baita.
Erreportaje nagusiarekin batera, Ermuko Jai Batzorde Feminista eta Irungo Alardezaleak Elkartea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
Aurreko zenbakietan bezala, oraingoan ere Ermuko Jabekuntza Eskolak datozen asteetarako prestatu dituen ikastaroen berri izango dugu Nahita aldizkariaren eskutik.
Amaitzeko, aldizkarian jada ohikoak diren atalak ikusi ahalko ditugu, hala nola, herritarrei egindako inkesta, denbora-pasak eta editoriala.
Nahita aldizkariaren 32. zenbakia
Aldizkaria formatu digitalean eskuratu daiteke esteka honetan, edota formatu fisikoan Emakumeen Topalekuan, udalaren instalazio ezberdinetan, herriko tabernetan eta osasun zentroan.
Lotutako albisteak
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara