Ermuko irakurketa kluba Adam Zagajewski idazlearekin elkartu da
Udal liburutegiko irakurketa klubean parte hartzen duten sei pertsona Oviedon (Asturias) izan dira astearte honetan, urriak 17, Adam Zagajewski idazle poloniarrarekin izan den topaketan. Zagajewskik aste honetan bertan jaso du Letretako Asturiasko Printzesa Saria.
Aipatutako sariak ematen dituen Asturiasko Printzesa Fundazioak antolatutako ekintza honek egile honen libururen bat irakurri eta komentatu duten estatu osoko irakurketa klubetako partaideak bildu ditu. Ermuko irakurketa klubaren kasuan, irakurritako titulua Poemas escogidos (Editorial Pre-textos, 2017) izan da, eta urriaren 4ko saioan komentatu zuten.
Ermuko parte-hartzaileak autobusez joan dira Oviedora, Irungo, Donostiako eta Leioako liburutegietako irakurketa klubetako beste 12 kiderekin batera. Guztira, Asturiasko Printzesa Fundazioaren topaketan 1.500 pertsona inguruk parte hartu dute.
Adam Zagajewski (Lwów, egungo Ukrainia, 1945eko ekainaren 21a) poeta, eleberrigile eta entsegugile poloniarra da. 68ko Belaunaldiko kide esanguratsua da, eta mugimendu horretako poeta garaikiderik ezagunenetako bat da.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"