Bularreko minbiziaren kontrako nazioarteko eguna: 'Zure borroka, bada nirea ere'
Gaur -urriaren 19ko osteguna-, bularreko minbiziaren kontrako eguna da. Horregatik, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) Ermuan duen taldeak hainbat jarduera gauzatuko ditu egunean zehar. Horien artean, azpimarra behar Orbe Kardinalaren plazan informazio emateko eta merchandising produktuak saltzeko - eguzkitako betaurrekoak #súmatealrosa, edo #túluchaesmilucha dioten eskuturrekoak eta euritakoak eta kolore bereko lazotxoak banatzeko postua jarriko duela, kolore hori baita gaixoekiko elkartasunaren ikur edo adierazlea. Anima zaitez eta parte hartu!
Jardunaldiak helburu bikoitza du. Batetik, bularreko minbiziaren aurka borrokatzeko gizartea mobilizatzea, sentiberaztea eta gaixotasunaren ikerkuntzan aurre egiteko behar diren sosak biltzea. Eta bestetik, gaixotasunaren inguruan diziplina anitzeko informazio ematea, AECC elkarteak gaixoen eta beren familien esku laguntzeko xedez jartzen dituen zerbitzu eta programak ezagutaraziz. Gurean bularreko minbizian duen eragina azpimarra eta agerian jarri nahi da.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan