Ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabalik
Ermuko udal liburutegiak ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeetan parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du.
Ekintza horien helburua giro lasaian hizkuntza bat praktikatzeko espazioa eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak jasotzea, parte hartzen duten pertsonek hitz egiteari eta ideiak beste hizkuntza batean azaltzeari dioten beldurra galtzea baizik. Talde hauetan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra elkarrizketa arruntak izateko gaitasuna azaltzea da, baina ez da inongo titulazio ofizialik eskatuko hori hala dela bermatzeko.
Liburutegiak eskaintzen dituen mintzapraktika taldeak honakoak dira:
- Frantsesa: ostegunero 18:30etik 20:00etara
- Ingelesa: ostiralero 18:30etik 20:00etara
Bi ekintzak doakoak dira, eta azaroko lehenengo astean hasiko dira. Hori horrela, frantseseko lehenengo hitzordua azaroaren 2an izango da, eta ingelesekoa, aldiz, azaroaren 3an.
Izen-ematea liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan bete daiteke, izen-abizenak, liburutegiko bazkide zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta hautatutako hizkuntzako maila adieraziz.
Ekimen horiek aurreko ikasturteetan burututakoen jarraipena izan nahi dute, eta udal liburutegian dauden hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da. Azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin da, gero eta gehiago diren auto-irakaskuntza material hauen hiritarren eskaerei erantzuna emateko.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"