Bisita gidatuak liburutegian

03.11.17
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak herriko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzako bisita gidatuak edo erabiltzaileentzako formakuntza saioak antolatu ditu.

Jarduera hezigarri hau orain dela urte batzuk jarri zen abian, eta helburu ezberdinak ditu: batetik, liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak, bere antolaketa eta informazioa bilatzeko eta berreskuratzeko sistemak azaltzea ikasleei; eta bestetik, liburutegia, liburua eta irakurketa atsegina, egunerokoa eta edonoren esku dagoen zerbait bezala aurkeztea. Era berean, saioetan liburutegiko toki orientazioa eta seinaleen interpretazioa erakutsiko zaie neska-mutilei.

Abantaila gisa, ekimen honetan erakusten den liburutegiko informazio-bilaketa prozesua ikasi ostean, gazteek beste edozein liburutegitan arazorik gabe murgildu ahalko dute guztietan sailkapen irizpideak oso antzerakoak dira eta.

Bisiten iraupena ordubetekoa da gutxi gora behera, eta ikasle eta irakasleen baloraziorekin eta hurrengo bisitak hobetzera laguntzen duten iradokizunen bilketarekin amaitzen dira.

Hiruhilabete honetan ehun ikasle inguruk parte hartuko dutela aurreikusten da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez