Nutrizioan murgiltzeko tailerra egingo Lobiano Kulturgunean
Udal kultura sailak nutriziora hurbilpena egiteko tailerra egingo du azarotik abendura Lobiano Kulturgunean. Horretan 12 pertsonek parte hartuko dute, tailerra azaroaren 8ko asteazkenean hasiko eta abenduaren 20an bukatuko delarik. Bi orduko zazpi saio hartuko ditu barne, 14 ordu bete artean orotara. Saioak arratsaldez egingo dira sei eta erdietatik zortzi eta erdietara bitartean. Begirale eta irakasle izango da, Helena Albizu nutrizionista.
Tailerra azaroaren 8, 15, 22 eta 29an eta abenduko 12, 19 eta 20an egingo da. Lehenengo bost saioetan atal teorikoa landuko da eta, aldiz, azkeneko bietan, atal praktikoa, zeina Emakumearen Topagunean gauzatuko da. Tailerrean lantzeko aurreikusi den gai-zerrenda interesagarria da eta barne hartzen ditu, besteak beste; nola egiin erosketak eta menua elikadura osasuntsu bat izateko?, elikagaien atiketak irakurtzen eta ulertzen ikastea, elikagaien segurtasuna, sukaldean erabiltzeko teknika hainbat, elikagai industriaren eragina, dietak edta elikagaiaren inguruko mitoak.
Lotutako albisteak
‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar