Liburutegiak Nerea Sologaistuarekiko esker ona erakutsi du

15.11.17
Udal Liburutegia

2014. urtean, Ermuko Eguneko Ospitaleko bi terapeutak euren lan inguruan, osasun mentalean, alegia, Irakurketa Errazeko proiektua ezartzeari ekin zioten. Ana Sanpedro eta Arrate Azkarraga aitzindariak izan ziren Ermuan Irakurketa Errazeko bi irakurketa klub martxan jartzen, eta kultura eta irakurzaletasuna osasun zentroko erabiltzaileei hurbiltzea lortu zuten.

Izan ere, Irakurketa Erraza (IE) “irakurketaren bidez pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzen duen baliabide bat da, irakurleen demokrazian eta integrazio sozialean oinarrituta”, Euskadiko IEren sustatzaileetako bat den Blanca Matak adierazten duen moduan. Gainera, Matak azpimarratzen du “guztion bizitzan eragina duen neurrian, gizarteari orokorrean balio erantsia” ematen diola.

Lau urtez astean behin bildu dira Sanpedrok eta Azkarragak sustatutako bi irakurketa klubak udal liburutegian, eta 30 obra baino gehiago irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dute bertan, hala nola, Tiempo de fuego, La música del viento, Oliver Twist eta El misterio del Camino de Santiago. Gainera, irakurketekin lotuta, txangoak egin eta pelikulak ikusi dituzte, eta horrekin ekimenari ezarpen maila altua eta balorazio positiboa eman zaizkio partaide guztien aldetik: erabiltzaileak, Eguneko Ospitaleko espezialistak eta udal liburutegiko langileak.

Hori guztia ez litzateke posible izango liburutegiaren eta Eguneko Ospitalearen arteko komunikazio ona eta saioak dinamizatzen dituzten terapeuten inplikazio maila altua egongo ez balitz. Aitzindariek egindako lanari jarraiki, aldi baterako parte hartu dute beste begirale batzuek ere, Nerea Sologaistuak, Pepi Garciak eta Encarni Becerrilek, esaterako. Horiei guztiei euren esker ona azaldu nahi diete udal liburutegiko langileek, euren arduragatik eta irakurketarekiko eta ekintza horiekiko erakutsi duten gogoagatik.

Aldi berean, duela gutxi zendu den Nerea Sologaistuari esker on berezia eman nahi zaio, Irakurketa Errazarekiko kezkak, hasierako beldurrak eta lortutako emaitzek eragindako poza berarekin partekatu baitira. Nerea, lan zoragarria egin zenuen! Goian bego.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"