Shanna Waterstown kantariaren ahots bero eta indartsua entzungai Lobianon

17.11.17
Kultura eta Gazteria

Kalitatezko blues musika datorkigu Ermura ostera ere asteburu honetan, ‘Shanna Waterstown’ kantari ipar amerikarraren eskutik. Kantaria larunbat arratsean emango du kontzertua Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 20:00etan hasiko delarik emanaldia. Sarrerak jada salgai daude 8 euroren truke Kutxabanken webgunean entitatearen orotariko kutxatzainetan, eta baita Lobianon bertan ere. Ikuskizuna hasi artean sarrera erosteko parada ere izanen dugularik.

Shanna Waterstown Floridan jaio zen eta gaztetatik erakutsi zuen kanturako zuen abilezia, eliza Bautista batean gospela kantatzeagatik ezagutzera emanez. 2008. urtean bere lehen lana plazaratu zuen, “Inside My Blues” titulukoa. Hiru urte geroago, bigarren disko bat argitaratuz, “A Real Woman” izenburukoa. Lehen lanek oso harrera ona izan zuten, bai merkatuan baita kritikarien artean ere. Ordutik, jakin badakigu blues musikak izar berria duela.

Shannak indarra eta sentiberatasuna ditu ezaugarri nagusi, biak ere modu orekatuan. Azpian bere blues musikaren adibide bat uzten dizuegu, oraindik ere askok ezagutzeko dutelako eta guztiok bere kantuaz gozatzeko aukera, herrian bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian
Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar