Poropopoesia: hitzekin jolasteko laborategia

17.11.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak, Euskal Idazleen Elkartearen elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako olerki tailerra antolatu du.

Helburua haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatu eta poesiarekiko zaletasuna piztea eta bizitzea da. Tailer honen ostean poesiaren ezagutzak ekarri dizkien bizipen propioak barneratu ditzaten, bizitzarako baliogarria izan dakien.

Tailerra, ordu t’erdiko bi saiotan banatuta dago eta eskolorduetan gauzatuko da. Helburu nagusia ikasleak literatura genero honetara hurbidu, egileak ezagu ditzaten eta hitzekin jolas eta esperimenta dezaten laborategia izango da, neska-mutilek beren irudimena eta sormena erabili beharko dutelarik, horiek landuaz.

Jarduera hau azaroaren 15ean, 17an, 23an eta abenduaren 1ean izango da eta San Lorenzo Ikastetxeko eta Eskolabarriko ikasleek hartuko dute parte.

Peru Magdalena eta Saroa Bikandi izango dira dinamika honen sortzaileak eta dinamizatzaileak.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"