Olerki tailerrean ibilitakoen errezitaldia, M. Hernandezen testuak oinarri
Udal Liburutegiak antolatutako Poesia tailerrean parte hartu duten pertsonek urte honetako azkenengo saioan herritar guztiei eskainitako errezitaldi bat emango dute. Errezitaldia abenduaren 16ko larunbatean, izango da, 11:00etatik 12:00etara, Lobiano Kultur Guneko dantza aretoan.
Sei saiotan ahotsaz eta emozioez gain nola hedatu olerki baten esanahia landu dute, eta honetarako Miguel Hernandezen olerkiak erabili dituzte.
“Miguel Hernandez olerkariaren inguruko errezitaldi batekin amaituko dugu denboraldia, bere etapa desberdinak birpasatuz, oso era errazean, olerkia eguneroko gertaera bilakatuz, non olerkariaren asmoa eta idazlearen emozioa nahasten diren. Ikastaroko azken egun hau erakarrita sentitzen diren pertsona guztiekin partekatzea gustatuko litzaiguke…” Osasuna eta olerkia! dio Maite Lorenzok, tailerra dinamizatzen duen aktoresa eibartarra.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"