Negurako irakurketak
Ondarroako, Markina-Xemeingo, Iurretako eta Ermuko Udal liburutegiek neguko denboraldirako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz betetako gida argitaratu dute.
Neguan ze berri? izenburupean adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak familian irakurtzeko obrak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin batera irakurtzeko gomendatzen direnak, alegia. Bigarren atalak, Lehen hitzak izenekoa, irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu (0-5 urte), eta ondorengo kategoriek, aldiz, gainontzeko adinetarako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Azkenik, hiru emakume artistaren inguruan gomendatzen diren liburu eta ikus-entzunezko lanak aurkitzen dira: Frida Kahlo, Lousie Bourgeois eta Niki de Saint Phalle.
Azaleko irudia Lara Fernandez argazkilari ermuarraren Littèraire argazkia da, Beldur Barik lehiaketaren irabazlearena, alegia.
Gidako material guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzeko liburutegiko ordutegiarekin eta informazioarekin pertsonalizatuta daude, eta liburutegi bakoitzak erabakiko du gidari zabalkundea emateko era (digitalean edo paperean).
Elkarlan hori liburutegien artean burutzen den lankidetzaren emaitza da, eta baliabideak optimizatzearen aldeko apustua erakusten du. Lankidetza horrek eginkizunen banaketa ere baimentzen du, eta aldi berean esperientzi-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktikoak eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"