Cáritasen aldeko Gabon kontzertua goza gai izango, Ermua Antzokian

22.12.17
Gizartea

Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Kultur elkarteak Gabon kontzertua antolatu du, zeina Ermua Antzokiak hartuko duen abenduren 26ko asteartean, iluntzeko 8etan. Sarreratan biltzen den diru guztia herriko ‘Cáritas-i’ emango zaio, egiten duen lanarekin aurrera jarraitzen laguntzeko. Kontzertu horretan parte hartuko dute Amaia Azcona sopranoak eta Martin Barcelona tenoreak. Kantariekin batera arituko dira bi musikari, Natalia Sanchez flauta jolea eta Teresa Fiochi piano jolea. Errezitatze lanetan Ruth de Celis interpretaria arituko da. Sarrerak 5 euro balio du eta, esan bezala, bildutako kopurua ‘Cáritas’ taldeari emango zaio.

Aurreko larunbatean, Gaztela eta Leoneko Kultur elkarteak auto klasikoen ibilbidea antolatu zuen, aitzakia horren bidez jostailuak eta arropa biltzeko. Horretan Euskadi erkidegoko hainbat herritik etorritako 25 kidek eta beren autoek hartu zuten parte. Eguraldiak ez zuen batera lagundu, oso egun eskasa izan baitzen, euritsua eta hotza. Nolanahi ere, ermuarrok beren eskuzabaltasuna erakutsi genuen eta zortzi gurdi bete zituzten herritarrek emandako arropa eta jostailuekin. Antolatzaileek beren eskerrona adierazi dute laguntzaile, parte-hartzaile eta emaile izan ziren guztiei.

Azpian antolatzaileek bidali dizkiguten argazkiak uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26