Azterketa garaiko ordutegiak liburutegian
Urtarrilaren 2an, asteartea, azterketa garaiko ordutegi berezia abian izango da Ermuko udal liburutegian; beraz, ohiko irekiera ordutegiak aldatu egingo dira.
Urtarrilaren 2an hasi eta otsailaren 1era arte, osteguna, liburutegia 09:30etik gauerdira arte irekiko da astelehenetik ostegunera; hau da, 13 ordu eta erdiz etengabeko zerbitzua eskainiko da. Ostiraletan, aldiz, ohiko ordutegia mantenduko da eta 09:30etik 20:30era zabalduko dira instalazioak. Halaber, urtarrileko asteburuetan liburutegiko ordutegia 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da, larunbatetan zein igandeetan.
Azterketa garai honetan, liburutegia ikasketa gela moduan soilik irekiko da, beraz, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan, ikastera doazen pertsonei bakarrik emango zaie zerbitzua. Larunbat goizetan, aldiz, liburutegia herritar guztientzat zabalik egongo da.
Behin azterketa garaia amaituta, liburutegiak ohiko ordutegia izango du berriz ere, eta larunbat goizetan 09:30etik 13:30era irekiko da, ohiko zerbitzu guztiak eskaintzeko.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"