Astelenetik aurrera lineatan aldaketa hainbat iragarri ditu Bizkaibusek

12.01.18
Gizartea

Errepidetik eta autobusez bidaiariak garraiatzeko Bizkaibus zerbitzuak ezagutzera eman duenez, urtarrilaren 15etik hasita Ermuan ibilbide-aldaketak egingo ditu, etorkizunean saihesbidea izango denaren zati bat zabaldu izanagatik. Astelehenetik aurrera eta A8 autobidearen Sallabenten dagoen oraingo ordainlekua itxiko denez gero, aldatu egingo ditu ordainleku horretatik pasatzen diren zerbitzuko lineen ibilbideak. Aldaketak hauek dira: Bilbao-Ermua eta Ondarroa lotzen dituen A3916 lineak –noranzko bietan- ez ditu geralekuak aldatuko, baina ibilbidea bai, izan ere, itzulingurua egin behar denez bidaiaren denbora luzeagoa izango baita.

Bestalde, Bilbon irten eta autobidez Ermua datorren eta Eibarreraino segitzen duen A3926 lineak –noranzko bietan- ibilbidea beste modu batean egingo du eta bidaiariak hartu edo lagatzeko geralekuen zentzua ere aldatuko. Hau da, goranzko bidekoak beheranzkoak izango dira eta, alderantziz.

Aldaketa hauek denboran zehar mantenduko dira, saihesbidearen gainerako zatia abian jarri eta zabaldu artean.

Jarraian, Bizkaibusek prestatu eta zabaldu dituen ohar informatiboak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26