‘Enperadorearen jantzia’, antzerkia euskaraz etxeko txikienentzat

26.01.18
Ermua Antzokia

Bere burua gurtzea beste interesik ez duen enperadore hutsal bat, fribolitatea nagusi den jauregi bat eta errukirik gabeko pertsonen menpe dagoen hiriburu bat. Horiek dira Enperadorearen jantzia istorioaren osagai nagusiak. Hans Christian Andersen idazlearen ipuin klasikoa antzezlan moduan aurkeztuko da larunbat honetan Ermua Antzokian.

Egun batean bi alproja iristen dira hirira: euren burua jostuntzat aurkezten dute, eta jantzi oso berezi bat egiteko gai direla esaten diote enperadoreari: arropa horiek soinean dituela, enperadorea ikusezin bilakatzen omen da ergelen edo bere karguaren duin ez diren pertsonen begietara. Beste guztia? Ikusteko dago.

Lekim Animaciones konpainiak kontakizun klasiko daniarra haurrentzako antzezlan gisa moldatu du, Susana Toscanoren zuzendaritzapean eta Nerea Ariznabarreta, Eñaut Gorbea, Juanma Rodriguez eta Mikel Areitio aktoreen eskutik. 55 minutu inguruko iraupena du lanak, eta 3 urtetik aurrerako neska-mutilei zuzenduta dago. Gainera, euskara hutsean antzeztuko da.

Enperadorearen jantzia larunbat honetan, urtarrilak 27, 17:00etatik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian. Sarrerak 4 euroren truke daude salgai Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Antzezlanerako sarrerak erosi

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako