Ur-mozketa herriko lau kaletan
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi du astearte honetan, urtarrilak 30, goizean zehar ur-mozketak egingo dituela Ermuko kale ezberdinetan. Herriko Ur Horniketa Sarea hobetzeko helburuarekin abiatuko dira lanak.
Honako kale eta zenbakietan moztuko da ura:
- Bizkaia Etorbidea 17, 15, 13, 11, 9, 8, 7, 5, 3, 3 bis, 1 eta 1 bis zenbakietan.
- Konbentukoa kalea 2. zenbakian.
- San Inazio auzunea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 y 8 zenbakietan.
- Baldespina Markesa kalea 14 eta 16 zenbakietan.
Hobekuntza lanak burutzeko, lubakia egingo da errepidearen eta espaloiaren artean; beraz, obrek jendearen joan-etorriak eta autoen ibilbideak oztopatuko dituzte.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren aurreikuspenen arabera, mozketa 09:00etatik 13:00etara bitartean egingo da. Iraupena ustezkoa da, beraz, gerta daiteke pentsatu baino lehenago bukatzea. Kasu horretan, aurretiazko abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango da mozketaren berri.
Lanak direla eta, posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio jasatea hasieran.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan