AECC elkarteak jarduera hainbat gauzatuko ditu Ermuan eta Bizkaian egunotan

01.02.18
Gizartea

Igandean –otsailaren 4an- Minbiziaren Munduko Eguna dela oroitzeko

Herriko Toki Batzordeko boluntarioek iragarri dutenez bihar –otsailaren 2ko ostiralean- pertsonez osaturiko geolokalizatzaile baten ikurra irudikatuko dute, San Pelaio ikastetxearekin elkarlanean. Arratsaldeko bostak laurden gutxitan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek figura eratuko dute, ikastetxeko patioan. Horrez gain, asteburuan zehar udaletxeko eraikina argi berdeaz –esperantza edo itxaropenaren adierazgarri- janzteko aukera aztertzen ari dira. Azkenik, boluntario ermuarrek kanpainako 1.200 agiri informatiboak banatuko dituzte herriko kaleetan.

Jarduerei gaur eman zaie hasiera, Minbiaziaren kontrako VII Foroarekin, zeina goizetik hasita Bilbon gauzatzen ari den.Foro horretan ‘Zure ahotsa izan nahi dugu’ kanpainaren baitan jaso diren erantzunen emaitzak aurkeztu dira. Bizkaiko AECCk minbiziak eragin eta agerian ez dauden beharrizanen inguruan 2018 honetarako dituen erronkak izango dituzte hizpide. Forora hurbiltzen direnak Minbiziak familien ekonomian duen eraginaren inguruko azterketaren berri laburtua jasoko dute.

Mila pertsonatik gora jasaten dituzte gaixotasunagatik eratorritako arazoak

Urtero minbizia duten 1000tik gorako gaixoek gizartetik at geratzeko arriskuan egoten dira, gaixotasunak sortzen dizkien arazoen kontura.

Minbiziaren kontrako VII. Foroaren ardatz nagusia gaixoek eta beren familiek izaten dituzten eta agerikoak ez diren beharrak dira.

Infocáncer, 24 ordu jarraituko zerbitzua urteko egun guztietan

AECCk informazio eskaintzeko duen ‘Inforcancer’ izeneko zerbitzua eguneko 24 eta ordura eta urteko 365 egunetara luzatu da. Zerbitzu horretan estatu guztiko boluntarioek erreta ematen dute, inolako etenik gabe, gaixotasunaren inguruko aspektuetan informatzeko, babesa emateko eta aholkularitza mediko, psikologiko eta soziala eskaintzeko.

Zerbitzua online erabiltzeko aukera era badago, (www.aecc.es) webgunean eskaintzen duten aholkularitza profesionalaren eta información@aecc.es e-potontziaren bidez. AECC elkartean martxoan webgune berria izango du, atentzioa eta zerbitzua hobetzeko helburuarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26