Aukeren Azokak deskontu handiekin zabaldu ditu ateak

22.02.18
Gizartea

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak gaur osteguna eman dio hasiera Aukeren Azokaren edizio berriari. Guztira ia hogei bat dendak parte hartzen dute larunbatera arte Merkatu Plazan egingo den azoka honetan.

Arropa, oinetako, etxeko elementu, apaingarri, paper eta telekomunikazioetan deskontu handiak eskaintzen ditu azokak. 10:00etan ateak zabaldu dituenetik, dozenaka herritar gerturatu dira Merkatu Plazara, herriko denden aukerarik onenak aprobetxatu ahal izateko.

Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:0era egongo da zabalik ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 14:00etarakoa da ordutegia.

Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Ostegun goiz honetako irudiak uzten dizkizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26