Eibarko armagintzaren museoa bisitatuko du Berbalagunek

27.02.18
Euskara

Ermuko Berbalagun taldeak jarduera berri bat aurreikusita du datorren asterako. Arduradun eta partaideek Eibarko armagintzaren museora bisitaldia egingo dute martxoaren 8ko ostegun arratsean. Taldekideek hitzordua dute arratsaldeko 5 eta erdietarako, Isasi kalean, Armagintza Eskolan, bertatik ‘Portalea’ra joan beharko dutelarik, non museoa kokatuta dagoen. Jarduera zabalik dago pertsona heldu nahiz haurrentzat.

Jardueran parte hartzeko helduen 3 eta haurrek 2 ordaindu beharko dira, izena ematea komenigarri da partaideak zehaztu eta antolatze lanak errazteko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, bisita hasi aurreko egunera artean, martxoaren 7ra artean.

Anima zaitez! Hemen duzu aukera, praktikaren bidez ikasteko modu dibertigarrian.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin