Liburutegiak dedikatutako komikiaren zozketako sariduna iragarri du

13.04.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzen jarraitzen du, eta aurreko hilabetean bezala, komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean egileak dedikatutako obra baten zozketa egin du oraingoan ere.

Martxoko saritua Idoia Errasti izan da, eta irakurleak Aitor Iñaki Erañaren Freaks lana jaso du, marrazkilariak berak dedikatuta.

Aurtengo kanpainako azkeneko zozketa datorren maiatzaren 2an egingo da, eta bertan parte hartuko dute apirilean zehar komikiak maileguan hartzen dituzten pertsona guztiek.

Ekintza honekin batera, liburutegiko sarreran dagoen komiki berrien erakusketak eta ikastetxeetako ikasleei zuzendutako komikiak irakurtzen hasteko eta ilustrazio tailerrek osatzen dute liburutegiak antolatutako egitaraua.

Zatoz liburutegira eta deskubritu literatur genero hau!

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"