Hiri Adeitsua proiekturako informazio jardunaldia

16.04.18
Gizartea

Ermua, Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin ekimenak aurrera jarraitzen du hiritarren partaidetza sustatuz. Hori horrela, informazio jardunaldi berri bat antolatu da asteazken honetarako, apirilak 18.

Saioa Lobiano Kulturgunean izango da 17:30etik 19:30era, eta topaketa horretatik aurrera, ekimenarekin lanean jarraitu eta Hiri Adeitsua proiektuaren hurrengo faseak garatzea espero da.

Matia Fundazioko kide den Nerea Almazan izango da asteazkeneko bileran, eta Euskadi Lagunkoia proiektuak zertan datzan eta Matia Fundazioak zertan lagundu eta babesa eman dezakeen azalduko du. Gainera, Lobianon izango dira Abadiñoko talde eragileko kideak ere. Udalerri horretan, Hiri Adeitsua proiektu osoa herritarrengandik sortu da, talde eragile bezala eratu den kolektibo baten eskutik. Guztien artean zein mugarri lortu dituzten, nola antolatzen diren eta zer-nolako lanak burutzen dituzten azalduko dute.

Hiri Adeitsua ekimena 2016. urte amaieran abiatu zen Ermuan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (Euskadi Lagunkoia) babesa jaso du. Hiritarrekin bilera ezberdinak egin dira proiektuaren barne, batez ere, 60 urtetik gorakoekin, zaintzaileekin eta komunitateko agenteekin. Topaketa horien helburua gure herriak adineko pertsonekiko duen diagnostikoa egin eta adeitasun maila zehaztea da; hau da, Ermuko adineko pertsonek 8 ardatz jakinetan izan ditzaketen zailtasunak edo beharrak identifikatzea. Honakoak dira ardatzak:

  • Aire zabaleko espazioak eta eraikinak
  • Garraioa
  • Etxebizitza
  • Partaidetza eta gizarte ehuna
  • Errespetua eta gizarteratzea
  • Herritarren parte-hartzea eta enplegua
  • Komunikazioa eta informazioa
  • Gizarte zerbitzuak eta osasuna

Proiektuari dagokionez, Ermuko Udalak hiri adeitsuen sare ezberdinekin bat egin du jada, adeitsuagoa den inguruarekin eta komunitatearekin duen konpromisoa erakutsiz. Horrela, Dublingo Deklarazioarekin, Euskadi Lagunkoia proiektuarekin, IMSERSOrekin eta MOErekin bat egin du Udalak.

2018. urte honetan, proiektuaren helburua talde eragilea sortzea eta parte-hartze faseari ekitea da, diagnostiko fasean agerian gelditu diren beharrei erantzuna emango dieten ekintzen plana egite aldera.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26