‘Bookcrossing’: Euskarazko literatura Ermuko kaleetan ezkutatzen da

17.04.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak, Euskal Birusa elkartearekin elkarlanean, bookcrossing ekimen dibertigarria jarri du martxan eta euskarazko liburuak ezkutatuko ditu herriko hainbat tokitan. Jarduera hau maiatzaren amaierara arte izango da abian, eta Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren barne dago.

Guztira adin ezberdinetarako 40 liburu ezkutatuko dira herrian zehar, eta ekimenaren izenburua daramaten plastikozko poltsen barruan sartuko dira. Poltsa horretan, irakurgaiaz gain, bete beharreko fitxa bat eta jarraibideak gehituko dira.

Fitxa bete eta, liburuarekin batera, liburutegian entregatu ostean, parte-hartzaileak herriko dendetan euskarazko liburuak erosteko %35eko deskontu-txekea eskuratuko du.

Kanpaina maiatzaren 31ra arte, osteguna, izango da abian, eta ekainaren 15era arte erabili ahal izango dira txekeak. Gainera, kanpainan parte hartzen duten pertsonen artean hilero 30 euroko txekea zozketatuko da.

Adi egon! Herriko edozein txokotan, plazatan, eserlekutan edo eskaileratan askatutako liburu bat aurkitu dezakezu!

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoak lau pauso ditu:

  1. Aukeratu euskarazko liburu bat liburutegian, maileguan hartu eta gozatu
  2. Liburua itzultzerakoan, irakurle-fitxa bete eta zure erosketa-txekea eskuratu
  3. Erabili txekea beste liburu bat %35eko deskontuarekin erosi ahal izateko
  4. Oparitu iezaiozu liburua lagun bati, senide bati, lankideren bati… edo zeuri!

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"